Niri buruz
Aditua ideiei eta espazioei errendimendurik handiena ateratzen, estetikaren eta praktikotasunaren arteko oreka perfektuarekin.
Arkitektura sukaldea bezalakoa da: osagai onak behar ditu, eta errezeta bati jarraitu behar zaio, baina ukitu pertsonala eman behar zaio, zaporetsua eta erakargarria ez ezik, parekorik gabekoa ere izan dadin, inork kopiatu ezin duena.
Hori da nire bezeroek kontratatzen nauten proiektu guztietan lortu nahi dudana.
Eta bai: bi lerro gorri handi ditut.
- Urrats guztiak dira garrantzitsuak: bikaintasuna bilatzen dut nire zerbitzuetan beti. Hori dela eta, urrats guztiak hartzen ditut aintzat eta gainbegiratzeaz arduratzen naiz beti. Gainera, profesional onenak ditut urrats horiek egiteko.
- Inoiz ez dut lan egiten segurtasunik gabe: niretzako oinarrizkoa da. Horregatik, behar diren lizitazio guztiak izapidetzen ditut eta lan-segurtasuneko araudia betetzen dela ziurtatzen dut.
Zure beharrekin bat datorren irtenbidea eskaintzea. Horretarako:
- Entzungo dizut, jakin behar baitut zer bilatzen duzun eta zein diren espazio berri bat eraikitzeko edo espazio bat eraberritu, erosi edo saltzeko arrazoiak.
- Espazioari buruz ikertuko dut, horri esker jakin ahalko baitut zer aukera dituen eta buruan duzun ideiari erantzuten dion.
- Aurrekontua zure beharren araberakoa izatea bilatzen dut; hori horrela, bilatzen duzunaren eta espazioaren efizientzia handienaren arabera aukeratuko ditut materialak.
- Diseinuaren eta praktikotasunaren arteko oreka bilatzen dut; izan ere, espazioa ederra izatea nahi dut, baina baita erabilgarria ere, dela etxebizitza bat bada, dela negozio bat bada.
Galdera horri erantzutea zaila da beti, baina nire bezeroek niri buruz gehien baloratzen dutena zer den esango dizut:
- Haien espektatibak hobetu nituela:: errendimendurik handiena aterako diet espazioei eta diseinu-aukerak atzemango ditut.
- Lasaitasuna: egingo den lan guztiak indarrean den araudia betetzen duela jakitearen lasaitasuna.
- Laguntza: hasieratik amaierara. Ni ez banaiz ere obra gauzatuko duen pertsona, urrats guztiak gainbegiratzen ditut, dena ondo dagoela ziurtatzeko.
- Gremioen koordinazioa: arkitekto gisa, badakit zer profesionalek esku hartu behar duen une bakoitzean. Horri esker, denborak optimizatu ditzaket, eta proiektua amaitzeko epeak beti betetzea lortu.
- Material onenak bilatzea: ez espazioa eraikitzeko bakarrik, baita hori diseinatzeko ere. Zuzeneko kontaktuak ditut etxeko altzarien marketan eta, horri esker, preziorik onenak lor ditzaket.
- Espazioak egokitzea: behar diren ezagutzak eta esperientzia ditudanez, espazioa egokitu dezaket, baina baita altzariak ere, txoko guztiak aprobetxatzeko.
Obra baten urrats guztiekin disfrutatzen duen arkitekto bat. Hori naiz ni, Maitane Romero Mojedano, proiektu-kudeaketan eta BIM Manager-aren lanean espezializatutako arkitekto independentea.
BIM Management-ean prestatu izanak eta hura aplikatzeak akreditatzen naute, eta aukera dut obra guztia kudeatzeko, baino efizienteagoa da. hasieratik amaierara, dena aurreikusi bezala atera dadin. Lankidetzan egiten da lan; modu hori modu tradizionala baino efizienteagoa da.
Horri esker, gainera:
- Lan-inguruari buruzko ezagutza sakona dut.
- Profesional-taldeak kudeatzeko gai naiz.
- Informazio-bolumen handia kudeatzeko gai naiz.
- Bezeroekin eta prozesu guztian nirekin dauden profesionalekin modu asertiboan komunikatzea gustatzen zait.
NIREKIN LAN EGITEA ERABAKITZEN BADUZU
Bermatuta dituzu hauek:
- Zure beharrak entzutea.
- Benetako proiektu batean islatzea.
- Araudi guztia betetzea.
- Modu seguruan lan egitea.
- Gauzatzeko epeak betetzea.
- Ni beti presente egotea.